2019-11-26

EUSKARA ASTEA - BIDEOA

EUSKARA ASTEA ETA ASMAKIZUN LEHIAKETA



Euskara Astean murgilduko gara berriro eta asmakizun lehiaketan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Gaur hasita eta igandera arte asmakizun bat jarriko dizuegu egunero gure blogean.
Hona hemen arauak:
1. Bost asmakizun izango dira, gaur lehena eta igandean  azkena.
2. Erantzuna iruzkinetan jarri beharko duzue, izena eta maila idatziz.
3. Iruzkin hauek ez ditugu publikatuko azken egunera arte, bestela erantzunak agerian egongo lirateke eta.
4. Asmakizun guztiek nolabaiteko lotura dute aurtengo Euskararen Asteko gaiarekin: HERRI KIROLAK
5. Parte hartzen duten guztientzat izango dugu oparitxoren bat.
6. Lehiaketa honetan parte hartzeko azken eguna abenduaren 2a, astelehena izango da.

2019-10-02

Taldean asmatutako maitasunari buruzko bertsoak


Gaia: 
Maiteminduta dagoen mutil bat zara eta gustuko duzun mutilari zure maitasuna abesten diozu. 

Ezagutu ginen hondartzan 
zinen mutiko ederra
Nire lagun mina, maite zaitut
zu nire erdi sagarra
Zure begiak ikusi ditut
zu nire maite bakarra
Zu beti nirekin jolasean 
zu bai zara nire arra
Zu niri beti poza ateratzen 
zu zara nire izarra

Hamarreko handia. Doinua: aita izena kanta beharrak. 

Gaia: 
Maiteminduta dagoen batek bere maitaleari.

Nik ere oso ondo ulertzen dut
maitasunaren indarra
Egun guztietan sentitzen dut
zurekin egon beharra
Zurekin norbait sartuko balitz
aterako nuke garra
Zu eta ni beti elkarrekin
zu zara nire senarra
Beti elkarri eskua emanda
niretzat zara izarra

Hamarreko handia. Doinua: aita izena kanta beharrak. 

2019-06-03

BIZIDUNEN ARTEKO HARREMANAK

Bideo honetan Txanelan aztertu ditugun hainbat harreman moten adibideak ikusiko dituzu. Ea ezagutzen dituzun.

2019-04-15

"SEGURU BIZI" MARRAZKI LEHIAKETA

Gasteizko Udalak urtero antolatzen duen "Seguru bizi" marrazki lehiaketan parte hartu dugu eta gure geletako 4 lagun sarituen artean dauzkagu: Noemi, Maider, Aizea eta Kirmen.
Zorionak!



2019-03-15

GASTEIZKADA 18 - BIDEOA

GASTEIZKADA 19

Aurten GASTEIZKADA proiektuan parte hartuko dugu. Arabako 11  ikastetxe publikook parte hartuko dugu eta goiz oso bat emango dugu gure hiriko erdialdean.

Proiektu hau, oso oso labur esanda, teknologia berriak erabiliz pista-jolas bat sortzea da. Pistak prestatzea ez da irakasleon lana izango, ikasleen lana baizik. Ikasleek erdialdean dauden lekuak aukeratuko dituzte eta leku bakoitzean egiteko proba bat eta galdera bat diseinatuko dituzte. Probak dibertigarriak eta motibatzaileak izan behar dira. Adibidez, antzerki bat egitea, abestea, mannequin challenge bat egitea, leku horretan sartzea eta bertako langileei galderaren bat egitea...

Probak eta galderak gelan diseinatuko ditugu, klase orduetan. Baina, zer deritzozue asteburu honetan erdialdean zehar paseo bat ematen baduzue eta prestatuko dugun pista-jolasean agertu ahal diren lekuak aukeratzen badituzue? Zein da zuen seme-alaben txokorik gustukoena? Agian batzuena Aihotz plaza izango da; beste batzuena, ordea, Kordoi etxea; modernoagoak direnentzat, agian, Artium museoa...

Anima zaitezte eta zuen seme-alabaren laguntzaz hemen azpian (iruzkin batean), idatz esazue erdialdeko txoko kuttun bat. Txoko hori zein den idazteaz gain, ipini itzazue bertan egin daitezkeen proba bat eta galdera bat.

Hona hemen adibide bat:

LEKUA: Gasteizko katedral zaharra.

GALDERA: Zein urtetan hasi ziren zaharberritze lanak?

PROBA:  Bilatu idazle famatu baten eskultura eta bera imitatuz atera argazki artistiko bat


Iruzkina bidaltzerakoan ez ahaztu zuen izena eta maila aipatzea.

¡Este año vamos a participar en la GASTEIZKADA! Además de nuestra ikastola, participarán 11  centros públicos de Álava y pasaremos una mañana entera en el centro de nuestra ciudad.

Este proyecto, en resumen, consiste en crear un juego de pistas usando las nuevas tecnologías. Preparar el juego no va a ser tarea del profesorado, serán los alumnas/os los que lo hagan.  Estas/os, elegirán sitios que estén en el centro, y diseñarán una prueba y una pregunta para llevarla a cabo en cada uno de ellos. Las pruebas tienen que ser divertidas y atractivas. Por ejemplo, hacer un teatro, cantar, hacer un mannequin challenge, entrar a un sitio y hacerle alguna pregunta a la persona que esté trabajando allí…

Las pruebas y preguntas las diseñaremos en clase. Pero, ¿qué os parece si este fin de semana dais un paseo por el centro y proponéis un sitio que pueda aparecer en la Gasteizkada? ¿Cuál es el rincón preferido de vuestros hijos e hijas? Igual, algunos elegirán la plaza del Machete; otros, por el contrario, la casa del Cordón; los que son más modernos, igual el Artium...

Animaos y escribid con vuestras hijas e hijos aquí debajo (en un comentario) el nombre de un rincón del centro, el más especial o atractivo para vosotros. Además de escribir cuál es, poned una prueba y una pregunta que se pueda hacer en dicho lugar.

Aquí tenéis un ejemplo:

SITIO: LA CATEDRAL VIEJA (SANTA MARÍA)


PREGUNTA: 
- ¿Qué año comenzaron las obras de restauración de esta catedral?

PRUEBA:

- Busca la estatua de un famoso escritor y, procurando imitarle, haced una fotografía artística.  

 

No olvidéis poner en el comentario el nombre y la clase.

2019-02-20

2019-02-18

GORPUTZ-APARATUAK

Gai berriarekin hasi gara: "... ETA HORRELA BIZITZEN GARA ..."
Giza gorputza hainbat aparatuz eta sistemaz osatuta dagoen makina perfektu eta koordinatua dela ikusi dugu. Hona hemen gorputz-aparatuen eskema.



2019-02-17

"... ETA HORRELA BIZITZEN GARA ..."

Gai berriarekin hasteko hurrengo bideoa ikusiko dugu:


 

Zer behar dugu osasuntsu bizitzeko?
Idatzi iruzkinetan orain arte egin ez duzun eta hemendik aurrera "ON egoteko" egiteko intentzioa duzun proposamen bat.

2019-01-10