2018-12-10

HISTORIAURREA ETA HISTORIA


Gaineko irudian klikatu eta gizakiaren historiari buruzko eskema guztiak izango dituzu. Ondo ikasi azterketarako.

2018-11-26

EUSKAL HERRIKO ISURIALDEAK


Kantauri isurialdea: Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoa ia osoak eta Araba eta Nafarroako zati batzuk hartzen ditu. Hemengo ibaiak motzak eta emaritsuak dira, mendiak itsasotik oso hurbil daudelako. Higadura lan handia egiten dute, bere uren abiadura handia delako. Urte osoan zehar emaritsuak dira euriei esker eta ez dute agorraldirik izaten.

Mediterranio isurialdea: Nafarroako eta Arabako zatirik handienak hartzen ditu. Luzeagoak dira eta ez hain aldapatsuak. Udan ur gutxi eraman ohi dute eta batzutan agorraldiak izaten dituzte.

2018-10-21

UNIBERTSOA - GAIAREN LABURPENA

Bideo honetan Txanelako 1.gaiaren laburpena duzu. Eskerrak eman behar dizkiegu "Arizmendipoxpolinak" taldekoei egindako lan bikainagatik. Bost minututan Unibertsoari buruzko informazio guztia laburbilduta duzu hemen.
Jarri martxan entzungailuak eta adi-adi entzun.

2018-10-15

LURRAREN MUGIMENDUAK


Adi-adi ikusi animazioa eta ea gai zaren galdetegia hutsik egin gabe erantzuteko. Lehenengoan ez bada ... saiatu berriro.

ANIMAZIOA eta GALDETEGIA

2018-10-02

UNIBERTSOA: DEFINIZIOAK


Irudian klikatuz orain arte ikasitakoaren definizioak izango dituzu. Baliogarriak izango dituzu gaia birpasatzeko.

2018-09-26

Gure lehenengo BERTSOA

Atzo bertsolaritzako lehenengo saioa izan genuen.
Bertsolaritza zer den ikusi ondoren, bertsoak nola sortzen diren eta zer ezaugarri izan behar dituzten ikasi genuen. Bukatzeko, oso trebeak garela egiaztatu genuen denon artean gure lehenengo bertsoa sortuz.
Hona hemen gure talde bakoitzaren aurkezpena bertsoetan:

5.A
(Doinua: "Maritxu nora zoaz")
Aransugeak gara
etorri gurekin
ondo pasatu eta
lagun onak egin
ikastola honetan
denok gara berdin
gu talde ona gara
beti elkarrekin.

5.B
(Doinua: "Maritxu nora zoaz")
Bosgarren mailan gaude
burua daukagu
lagunekin jolasten
disfrutatzen dugu
egunero klasean
lagunekin bildu
ikastola honetan
onenak gara gu.

2018-09-14

Se buscan valientes - El Langui

Muchos y muchas de vosotras ya conocíais esta canción pero, ¿qué os parece si al menos durante este curso escolar la tomamos como referente siempre en todas las actuaciones que tenemos con el resto de las personas? 

Os propongo un reto: llevar este mensaje a la práctica durante todos los días tanto en el colegio como en casa y en la calle. 

¡Sois VALIENTES y podéis demostrarlo!


2018-09-12

IZARREN HAUTSA

GOGOETAK

 Nola ikusten duzu zeure burua 5.mailan?
- Iazko kurtsoarekin alderatuta zein izango da desberdintasuna?
- Aldaketaren alde onak eta txarrak
- Lagunekin nola moldatuko zara? eta irakasleekin?
- 5.maila zoragarria izateko nolakoa izan beharko litzateke?

Pentsa ezazu eta kontaiguzu iruzkinetan.

2018-09-08

ONGI ETORRI 5.MAILARA!

Sortu berria dugun blog hau zuen informaziorako erabili nahi dugu. Bertan, ikasturtean zehar egingo ditugun jarduera, irteera eta ekintza berezien berri emango dizuegu eta baita argazki batzuk txertatu ere. Post edo sarrera bakoitzaren azpian iruzkinak egiteko aukera izango duzue eta benetan eskertuko dizkizuegu. Zuen gustuko izan dadila.


El objetivo de este blog que acabamos de crear es que las familias tengáis noticia de las salidas y actividades más destacables que vayamos a realizar durante los dos próximos cursos, así como poner algunas fotos de dichas actividades. Al final de cada post o artículo tendréis ocasión de hacer algún comentario sobre el mismo, lo cual agradeceríamos. Esperamos que sea de vuestro agrado.

María eta Joxe