2019-10-02

Taldean asmatutako maitasunari buruzko bertsoak


Gaia: 
Maiteminduta dagoen mutil bat zara eta gustuko duzun mutilari zure maitasuna abesten diozu. 

Ezagutu ginen hondartzan 
zinen mutiko ederra
Nire lagun mina, maite zaitut
zu nire erdi sagarra
Zure begiak ikusi ditut
zu nire maite bakarra
Zu beti nirekin jolasean 
zu bai zara nire arra
Zu niri beti poza ateratzen 
zu zara nire izarra

Hamarreko handia. Doinua: aita izena kanta beharrak. 

Gaia: 
Maiteminduta dagoen batek bere maitaleari.

Nik ere oso ondo ulertzen dut
maitasunaren indarra
Egun guztietan sentitzen dut
zurekin egon beharra
Zurekin norbait sartuko balitz
aterako nuke garra
Zu eta ni beti elkarrekin
zu zara nire senarra
Beti elkarri eskua emanda
niretzat zara izarra

Hamarreko handia. Doinua: aita izena kanta beharrak.