2018-09-26

Gure lehenengo BERTSOA

Atzo bertsolaritzako lehenengo saioa izan genuen.
Bertsolaritza zer den ikusi ondoren, bertsoak nola sortzen diren eta zer ezaugarri izan behar dituzten ikasi genuen. Bukatzeko, oso trebeak garela egiaztatu genuen denon artean gure lehenengo bertsoa sortuz.
Hona hemen gure talde bakoitzaren aurkezpena bertsoetan:

5.A
(Doinua: "Maritxu nora zoaz")
Aransugeak gara
etorri gurekin
ondo pasatu eta
lagun onak egin
ikastola honetan
denok gara berdin
gu talde ona gara
beti elkarrekin.

5.B
(Doinua: "Maritxu nora zoaz")
Bosgarren mailan gaude
burua daukagu
lagunekin jolasten
disfrutatzen dugu
egunero klasean
lagunekin bildu
ikastola honetan
onenak gara gu.

1 iruzkin: